Skip to content
Hasiera » Blog

Blog

Energia gaiek gure egunerokoa hartu dute. Inoiz ez bezala esatera ausartuko nintzateke. Informazio asko dugu egunerokoan, prezioak kW orduko egunero duten igoera, merkatu librean nola kalkulatzen den MW prezioa orduko, etxeetan zein diru laguntza jasoko ote ditugun. Eta betikoa da informazioa jasotzea, beti da ona baina batzuetan informazio gehiegizko horretan apurtxo bat ere galtzen garela ezin uka. Eta galduta gaudenean erabakiak ondo hartzea kostatzen da. Zer egin? Nola egin? Zein enpresekin? Nola merketu etxeko faktura?
Aurtengo ekainaren batean NAZERTEK AHOLKULARITZAk 10 urte beteko ditu. Arrazoi hori eta beste batzuk direla eta, web orria berritzearen lanari ekin genion. Poliki zan bada ere lortu da webgune hau osatzea. NAZERTEKen ibilidea gorabeheratsua izan da. Nazioarteko merkataritzan hasi zen, euskal enpresei latinoamerikako merkatuetan laguntzeko asmoz. Zenbait porrotek eta arrakasta apurrek bidea egiten lagundu zioten. 2015. urtean, lehen aldiz energia gaiekin lotzen hasi zen NAZERTEK. 2016tik aurrera buru belarri sartu zen ibilgailu elektrikoen merkatura, ingeniaritza

Utzi erantzuna