Urteko argindarraren erabilera eta gastuaren gaineko kontrola, “smart meter” gailuaz lagunduta eta hilabeteroko fakturen kontrola eramanaz. Ezagutu, aztertu eta hobetzeko proposamenak luzatzen ditugu.
Herrien auditoretzak burutzen ditugu, bai kaleko argi puntuen egoera luminikoa aztertzeko baita udal eraikinen gainekoak; … Kontsumo termikoa 70 kWtetatik gora duten eraikinen auditoretzak burutzen ditugu. Baita hortik beherako kontsumoak dituzten eraikinak ere, haien ziurtagiriak osatu eta Eusko Jaurlaritzako data basera igotzen ditugu.
Pleguak prestatzen ditugu efizientzia energetikoarekin zerikusia duten gai anitzetan. Hornidura elektriko esleitzeko lizitazioak prestatzen ditugu; argi puntuak al-datzeko plegu administratiboak eta teknikoak prestatzen ditugu; … Lizitazioetan aurkeztutako proposamenak aztertzen ditugu eta esleipen mahaientzat txostenak egin.
Udalen energia planak egiten ditugu.
Diru laguntzen kudeaketan laguntzen dugu, bai Energiaren Euskal Erakundearenak (EVE gaztelerazko siglen akronimoa), IDAEk aterako dituenak, edota dagokion herriko Foru Aldundikoak.
Komunitate energetikoen sortze bidean aholkularitza ematen dugu: haien sorkuntza, helburuen finkatzea, hauen gauzatzea eta martxan jartzea.
Enpresa pribatuei aholkularitza ematen diegu, hornidura elektrikoan aurrezpenak lortzeko asmoz eta argindarraren erabileran hobetzeko.
Monitorizazioa, Behin eraikinen auditoretza amaituta eta behin ezarri beharreko neurriak jarrita, hauen gaineko monitorizazioan laguntzen dugu, jarraipen egokia eginaz eta etengabeko hobekuntzaren ildoaren baitan azterketa zuzenak egin eta exekutatzen ditugu.