Skip to content
Hasiera » NAZERTEKek 10 urte

NAZERTEKek 10 urte

Aurtengo ekainaren batean NAZERTEK AHOLKULARITZAk 10 urte beteko ditu. Arrazoi hori eta beste batzuk direla eta, web orria berritzearen lanari ekin genion. Poliki zan bada ere lortu da webgune hau osatzea.

NAZERTEKen ibilidea gorabeheratsua izan da. Nazioarteko merkataritzan hasi zen, euskal enpresei latinoamerikako merkatuetan laguntzeko asmoz. Zenbait porrotek eta arrakasta apurrek bidea egiten lagundu zioten.

2015. urtean, lehen aldiz energia gaiekin lotzen hasi zen NAZERTEK. 2016tik aurrera buru belarri sartu zen ibilgailu elektrikoen merkatura, ingeniaritza lanak hasieran eta ondoren ekoizpen fabrika bat jarri ziren Mexikoko Puebla hirian beste enpresa batentzat aholkularitza burutzen zuela.

2018. urtean Euskal Herrian bulegoa ireki genuen Oiartzunen. Ibilgailu elektrikoen merkatuan jarraitu zuen NAZERTEKek, Europa osotik hornitzaileak eta proiektu berriak zein berritzaileak bilatu asmoz.

2019. urte amaieran, alor energetikoan aholkularitza eman ahal izateko enpresaren objektu soziala zabaldu genuen. Eta horretan jarraitzen dugu egun. Udalei, enpresei eta partikularrei hain modan dagoen sektore honetan laguntzen saiatzen. Eta ari gara lortzen, dudarik gabe.

Amasa-Villabonan hasi genuen ibilbidea eta ondoren etorri dira Ataun, Idiazabal, Segura, Ezkio-Itsaso, Zaldibia eta beste hainbat udal. Ez da lan erraza izan baina bagoaz umiltasun osoz bidea egiten.

Webgune berri honek balioko du egiten ditugun lanak erakusteko, errealitateak erakusteko. Euskal enpresari ezagun batek behin esan zigun bezala, “esandako hitzek egitateak sortu behar dituzte” ... Hori da gure aingura, esaten duguna egitea. Ez besterik.

Blog honetako lehen artikuloa guri buruz hitzegiten eman dugu. Logikoa ere bada norberaren webgunean norberaren buruaz hitzegitea. Halere blog honek, energia alorrean jasotzen diren hainbat albisteren inguruko hausnarketak jasoko ditu hemendik aurrera. Gai honetan egunero jasotzen dugun informazioa azaltzen saiatuko gara.

Milesker konfiantza egin diguzuen guztiei.

Oiartzunen 2022ko martxoaren 11