Skip to content

Nor gara?

NAZERTEK AHOLKULARITZA enpresa gaztea da.
2012an sortua eta 2020ko urtarriletik aurrera efizientzia energetikoan aritzen dena.

Enpresa txikia, hurbilekoa

Sekulako gertutasuna ematen digu bezeroak artatzeko orduan.

Oso tratu zuzena ematen dugu.

Esperientzia handikoa

Txikia eta berria izanagatik, ez du esan nahi esperientziarik gabekoa denik.

Alderantziz, esperientzia horretatik jaioak eta horretan aritutakoak, ederki dakigu nola egin gure lana eta nola lagundu gure bezeroei.

Disziplina ezberdinak

Ingenieriak, abokatuak, software adituak, komertzialak eta proiektuen zuzendaritzan adituak diren pertsonak.

Eskatzen diren lanei eta erronkei aurre egingo dien lan talde egokia dugu.

Gure jarduna

  • Pleguak prestatzen ditugu efizientzia energetikoarekin zerikusia duten gai anitzetan. Hornidura elektriko esleitzeko lizitazioak prestatzen ditugu; argi puntuak aldatzeko plegu administratiboak eta teknikoak prestatzen ditugu; ... Lizitazioetan aurkeztutako proposamenak aztertzen ditugu eta esleipen mahaientzat txostenak egin.

  • · Herrien auditoretzak burutzen ditugu, bai kaleko argi puntuen egoera luminikoa aztertzeko baita udal eraikinen gainekoak; ... Kontsumo termikoa 70 kWtetatik gora duten eraikinen auditoretzak burutzen ditugu. Baita hortik beherako kontsumoak dituzten eraikinak ere, haien ziurtagiriak osatu eta Eusko Jaurlaritzako data basera igotzen ditugu.
  • · Urteko argindarraren erabilera eta gastuaren gaineko kontrola, “smart meter” gailuaz lagunduta eta hilabeteroko fakturen kontrola eramanaz. Ezagutu, aztertu eta hobetzeko proposamenak luzatzen ditugu.
 
  • · Udalen energia planak egiten ditugu.
 
  • · Diru laguntzen kudeaketan laguntzen dugu, bai Energiaren Euskal Erakundearenak (EVE gaztelerazko siglen akronimoa), IDAEk aterako dituenak, edota dagokion herriko Foru Aldundikoak.
 
  • · Monitorizazioa, behin eraikinen auditoretza amaituta eta behin ezarri beharreko neurriak jarrita, hauen gaineko monitorizazioan laguntzen dugu, jarraipen egokia eginaz eta etengabeko hobekuntzaren ildoaren baitan azterketa zuzenak egin eta exekutatzen ditugu.
 
  • · Enpresa pribatuei aholkularitza ematen diegu, hornidura elektrikoan aurrezpenak lortzeko asmoz eta argindarraren erabileran hobetzeko.
 
  • · Komunitate energetikoen sortze bidean aholkularitza ematen dugu: haien sorkuntza, helburuen finkatzea, hauen gauzatzea eta martxan jartzea.

Joseba Agudo Manzisidor

Enpresaren sortzailea, zuzenbidean lizentziatua eta proiektuen zuzendaritzan aditua eta aritua

Rosemar Villalobos Cordoba

Enpresa zuzendaritzan lizentziatua eta proiektuen exekuzioan aditua eta aritua