Skip to content
Hasiera »  NAZERTEKen HAZKUNDEA

 NAZERTEKen HAZKUNDEA

Urte berezia izan da NAZERTEKentzat dudarik gabe. Sektoreak bizi duen hazkundeari lotuta, NAZERTEKek ere bere bezeroak eta bere fakturazioa hazi ditu urte honetan. NAZERTEKek 12 urte beteko dituen arren, laugarren urtea du egun duen lan estrategian. 2020ean hasitako ibilbidea pandemiak biziki gogortu zuen. Halere, lau urte beteko diren honetan, bezeroekin egindako konfiantza dela eta, bezero berriak egiteko gai izan gara.

Urtea Ataun eta Zaldibiako udalekin hasi genuen. Urtean zehar, noizbait lan egindako Deba, Segura eta Ezkio-Itsasoko udaletan ere egin dugu lan berriro. Itsasondoko eta Oiartzungo udalentzat lehen aldiz aritu gara ere.

HITZAR energia komunitatearekin https://www.itsasondo.eus/node/10373 lanean aritu gara ere; Beasaingo gure lagun Laia kooperatibarekin https://laiacoop.eus/ ere egin dugu batera ekimenen bat.

Horrez gain, akordioak sinatu ditugu EHUrekin 2024ean ikasleak NAZERTEKen praktikak egin ditzaten.

Energia gaiak gure bizitzen erdi gunean jarri direla esatera ausartuko ginateke. Udalek lehentasuna eman diote eta 4/2019 legearen betetzea helburu estrategiko bihurtu da Gipuzkoako udal gehienentzat. Horretaz gain, energia komunitateak sortzen ari dira, herrietan energiarekin kezkatuta dauden herrikideak batuz.

Norbanakoen etxeetan energia proiektuak garatzen ere hasi dira. Baita nola ez, enpresetan energia partekatzeko proiektuak. Euskal Herrian aritzen diren instituzio guztiak diru laguntzak bideratzen ari dira trantsizio edo eta iraultza energetiko hau bultzatzeko.

NAZERTEKek, sarean funtzionatzen jarraituko du. Proiektu energetikoak bideratu, diru laguntzak kudeatu, lizitazioak prestatu, juridikoki trantsizio energetiko honetan laguntzen jarraituko du. Uste baino garrantzi gehiago du juridikoki ezpal desberdinak bereiztea eta udalei bidea(k) egiten erakustea. Udal txikiek ez dute gaitasuna askotan mahai gainean dituzten erronka guztiei aurre egiteko eta NAZERTEK hor azaltzen da, aholkulari egoki bezala.

Badator 2024a. Lan talde handitzera goaz, eta beti bezala erronkei betiko ilusioz helduko diegu. Iraultza energetiko honetan aurrera egin eta gure ekarpen txikia gauzatzeko.

Milesker bide lagun ditugun guztiei.