Skip to content
Hasiera » Lan esperientzia

Lan esperientzia

Efizientzia energetikoarekin zerikusia duten eta guk parte hartu dugun proiektuetako batzuk:

Olaberria

Joan den martxoan, NAZERTEKeko taldeak “OLABERRIAKO INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOEN POTENTZIALTASUNARI BURUZKO AZTERLANA” aurkeztu zuen. Azterlan honetan jabetza publikoko (udal) zein jabetza pribatuko azalerak (estaliak) hartu dira kontuan, eta 3 ataletan egituratu da: intereseko oinarrizko informazioa, horietako bakoitzaren erreferentzia diren azaleren (estalkien) analisia eta, azkenik, NAZERTEKek gomendatutako azaleren balorazio laburra.

Ezkio-Itxasoko udala

Kaleko argi puntuen auditoretza energetikoa, IDAEren DUS5000 programarako memoria barne.

Ataungo udala

Aholkularitza energetikoa urte osoan zehar eta kaleko argi puntuen lizitaziorako pleguen prestaketa.

Mutiloa

“Kale argi puntuen auditoretza eta eraikinena. DUS5000 Memoriaren prestaketa”

Idiazabalgo udala

Urte osoko asistentzia eman hornidura elektrikoan eta kontsumoen eta fakturen gaineko kontrola. Kaleko argi puntuen auditoretza, bost eraikinen auditoretza eta udal energia plana egin. %25etik gorako aurrezpena argindarraren urteroko kostean.

Bestelako proiektuak

Zacua

Kotxe elektriko mexikarraren ingeniaritzaren garapena, zuzendaritza eta nazioarteko negozioen zuzendaritza.