Skip to content
Hasiera » Gipuzkoako Ingeniaritza eskolako II Enpresa egunean

Gipuzkoako Ingeniaritza eskolako II Enpresa egunean

Azaroak 22an, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza eskolak Eibarren duen eraikinean, bertako Enpresa Eguna ospatu zen. Energia berriztagarrien ingeniaritzako graduko ikasleak egon ziren bertan eta haiekin hitz egiten 20 enpresetako ordezkariak. Bertan egon ziren, enpresetako batzuk aipatze aldera, Masermic, Iberdrola, Goiener eta beste hainbat.

NAZERTEKek, bere burua aurkeztu zuen ikasleek bere enpresan praktikak egin ditzaten. Ekitaldia, guztiz aproposa izan zen enpresa eskolara hurbiltzeko eta baita ere noski, enpresek gazteak entzun ahal izateko.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin sinatu duen lankidetza hitzarmena, Zuzenbide Fakultatearekin egindakoari gehitzen zaio. NAZERTEKek gazteen presentziak enpresari emango dion indarra baliatu nahi du, azken urteko ikasleei enpresa baten ibilbidea erakusteko aukera duen bitartean.