Skip to content
Hasiera » Zerbitzuak

Zerbitzuak

Gure jarduna:

  • Pleguak prestatzen ditugu efizientzia energetikoarekin zerikusia duten gai anitzetan. Hornidura elektriko esleitzeko lizitazioak prestatzen ditugu; argi puntuak al-datzeko plegu administratiboak eta teknikoak prestatzen ditugu; … Lizitazioetan aurkeztutako proposamenak aztertzen ditugu eta esleipen mahaientzat txostenak egin.

  • Herrien auditoretzak burutzen ditugu, bai kaleko argi puntuen egoera luminikoa aztertzeko baita udal eraikinen gainekoak; … Kontsumo termikoa 70 kWtetatik gora duten eraikinen auditoretzak burutzen ditugu. Baita hortik beherako kontsumoak dituzten eraikinak ere, haien ziurtagiriak osatu eta Eusko Jaurlaritzako data basera igotzen ditugu.

  • Urteko argindarraren erabilera eta gastuaren gaineko kontrola, “smart meter” gailuaz lagunduta eta hilabeteroko fakturen kontrola eramanaz. Ezagutu, aztertu eta hobetzeko proposamenak luzatzen ditugu.

  • Udalen energia planak egiten ditugu.

  • Diru laguntzen kudeaketan laguntzen dugu, bai Energiaren Euskal Erakundearenak (EVE gaztelerazko siglen akronimoa), IDAEk aterako dituenak, edota dagokion herriko Foru Aldundikoak.

  • Monitorizazioa, Behin eraikinen auditoretza amaituta eta behin ezarri beharreko neurriak jarrita, hauen gaineko monitorizazioan laguntzen dugu, jarraipen egokia eginaz eta etengabeko hobekuntzaren ildoaren baitan azterketa zuzenak egin eta exekutatzen ditugu.

  • Enpresa pribatuei aholkularitza ematen diegu, hornidura elektrikoan aurrezpenak lortzeko asmoz eta argindarraren erabileran hobetzeko.

  • Komunitate energetikoen sortze bidean aholkularitza ematen dugu: haien sorkuntza, helburuen finkatzea, hauen gauzatzea eta martxan jartzea.