Urtea badoa. NAZERTEKek lanean gogor egin du eta jarraituko du.
Energia gaiak gure bizitzen erdi gunean jarri zirela esaten genuen lehengo urtean. Udalek lehentasuna eman diote eta 4/2019 legearen betetzea helburu estrategiko bihurtu da Gipuzkoako udal gehienentzat. Aipatzekoa da lehen aldiz Bizkaiako udal batean ere aritu garela (Arteako Udala).
Energia komunitateak sortzen ari dira, herrietan energiarekin kezkatuta dauden herrikideak batuz eta hor ere ibili da NAZERTEK bere ekarpena egiten.
NAZERTEKek, sarean funtzionatzen jarraituko du. Proiektu energetikoak bideratu, diru laguntzak kudeatu, lizitazioak prestatu, juridikoki trantsizio energetiko honetan laguntzen jarraituko du. Uste baino garrantzi gehiago du juridikoki ezpal desberdinak bereiztea eta udalei bidea(k) egiten erakustea. Udal txikiek ez dute gaitasuna askotan mahai gainean dituzten erronka guztiei aurre egiteko eta NAZERTEK hor azaltzen da, aholkulari egoki bezala.
Aholkularitza juridikoa eskaintzea eta zabaltzea eskatu digute gure bezeroek eta 2025 indar berriz hasiko dugu kide berri batekin.
Badator 2025a. Lan talde handitzera goaz, eta beti bezala erronkei betiko ilusioz helduko diegu. Iraultza energetiko honetan aurrera egin eta gure ekarpen txikia gauzatzeko.
Milesker bide lagun ditugun guztiei.